Pribatutasun-Politika
Azken berrikuspena 2019ko abenduan.
Gure pribatutasun-politika berrikusi eta eskakizun berrietara egokitu dugu, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio eta gardentasun handiagoa eskaini nahi dugu; horrela, Datuak Babesteko arloan indarrean dagoen araudia betetzen dugu.
Nor da zure datuen arduraduna?
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L.
B01573799
C/ PRADO 11-3 IZDA. 01005 VITORIA-GASTEIZ
Bere erabiltzaileen eta bezeroen datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da, baita webgunearen bidez jaso daitezkeen datuena ere.
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L. enpresak webguneko erabiltzaileei eta bezeroei bere webgunearen bidez zerbitzuak kontratatzeagatik edo nabigatzeagatik bil daitezkeen datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruzko politikari buruzko informazioa ematen die.
Zer informazio biltzen dugu?
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L. enpresak bere bezero/erabiltzaileei buruzko informazio pertsonala bildu dezake honako bitarteko hauen bidez:
- Zerbitzu bat emateko bildutako datuak. Zerbitzu bat emateko luzatzen dizkiguzun datu pertsonalak gutxienekoak izango dira kontratua egin ahal izateko, kontratatzen dituzun zerbitzuak eskaini ahal izateko eta legezko betebeharrak betetzeko.
- Web formularioaren bidez informazioa eskatzeko bildutako datuak. Informazioa eskatzeko web formularioaren bidez bildutako datu pertsonalen helburua gure produktuei, sustapenei eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala trukatzea da.
Kasu honetan, datuen tratamendua legitimatuta dago zuk formularioaren bidez emandako informazioa bidaltzea onartzean ematen diguzun berariazko baimenarekin. - Nabigazio-datuak. Erabiltzaileak espresuki onartzen du, webgune hau erabiltzeagatik, cookien bidez bildutako informazioa tratatzea. Gure webgunean nabigatu eta enpresarekin interakzioagatik lortutako informazio guztia biltzen dugu.
Datuen tratamenduaren Helburua
Zure datu pertsonalak kontratu bidez adostutako zerbitzuak emateko eta mantentzeko biltzen dira, bai eta zure interesekotzat jotzen dugun gure enpresaren jarduerari buruzko informazioa eman ahal izateko ere.
Web nabigaziotik edo beste edozein bitartekotik lortzen ditugun datuak pribatutasun-politika horrek berak arautuko ditu.
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L. enpresak izaera pertsonaleko datuak modu zilegi, leial, garden, egoki, mugatu, zehatz eta eguneratuan tratatuko ditu.
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira harreman komertzialak irauten duen bitartean edo hura ezabatzea eskatzen ez duzun bitartean, eta emandako zerbitzuengatik legezko erantzukizunak erator daitezkeen epean.
Zein lege-oinarrik babesten gaitu?
Zure datuen tratamendua oinarri juridiko hauen arabera egiten da:
- KONTRATUA GAUZATZEA. Salerosketa-kontratua gauzatzea da Interesdunaren datu pertsonalen tratamenduaren legezko oinarria. Alde horretatik, interesduna behartuta dago exekuziorako beharrezkoak diren datuak ematera. Datu horiek eman ezean, ezinezkoa izango da salerosketa egitea.
- LEGEZKO BETEBEHARRAK. Zure datuen tratamendua gure lege-betebeharrean oinarrituko da, gure merkataritza-harremanean oinarrituta eska genitzakeenetan, gure jarduerari eragiten dioten legeez gain.
- BAIMEN librea, espezifikoa, informatua eta zalantzarik gabea; izan ere, pribatutasun-politika hau zure eskura jartzen dizugu, eta, politika hori irakurri ondoren, ados egonez gero, baiezko adierazpen edo ekintza argi baten bidez onar dezakezu, horretarako prestatutako lauki bat markatuta, esaterako.
- INTERES LEGITIMOA. Gure interes legitimoa da gure web-orria segurua izango dela bermatzea, bai eta erabiltzaileen beharrak, itxaropenak eta gogobetetze-maila ulertzen laguntzea ere, eta, beraz, zerbitzuak, produktuak eta markak hobetzea. Ekintza horiek guztiak bezeroaren gogobetetze-maila hobetzeko egiten dira.
Datuak Komunikatzea
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L. enpresak erabiltzaileei jakinaraziko die bere datu pertsonalak ez zaizkiela hirugarrenei jakinaraziko, salbu eta datuen jakinarazpen hori legezko betebehar baten babespean badago edo zerbitzu bat emateak tratamendu-eragile batekin kontratu-harremana izatea eskatzen badu. Azken kasu horretan, beren datuen hartzaileak taldeko enpresak izan daitezke, baita zerbitzuak behar bezala emateko beharrezkoak diren tratamenduaren eragile jakin batzuk ere.
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L. enpresak tratamendu-arduradunak hautatzeko irizpide zorrotzak ditu, eta konpromisoa hartzen du, kontratu bidez, bakoitzarekin datuak babesteko ezarritako betebeharrak bete eta betearazteko.
Nola babesten ditugu zure datuak?
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L. enpresak erabiltzaileen datu pertsonalak erabiltzeko eta tratatzeko konpromisoa hartzen du, datu horien konfidentzialtasuna errespetatuz eta datu horien helburuaren arabera erabiliz, bai eta bere betebeharra betetzekoa ere, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L. enpresak ezin du bermatu Internet sarearen erabateko segurtasuna, eta, beraz, hirugarrenek iruzur eginez datuak urratzea. Gertakari horiek ez gertatzeko prebentzio-neurriak bermatzen dira.
Segurtasun-gorabeheraren bat gertatzen denean, INTERGAIAK INICIATIVAS DE DESARROLLO SOSTENIBLE, S.L.-k bezeroari behar ez den atzerapenik gabe jakinaraziko dio, eta segurtasun-intzidenteari buruzko informazio egokia emango du, ezagutzen den moduan edo bezeroak arrazoiz eskatzen duenean.
Ezagutu zeure eskubiqeak
Gure info@intergaiak.com helbide elektronikoaren bidez erabil ditzazkezun eskubide hauek dagozkizu:
- Sartzeko-eskubidea. Dagozkizun datu pertsonalak tratatzen ari garela baieztatzeko eskubidea duzu, bai eta eskura ditugun zure datu pertsonaletan sartzeko ere.
- Zuzenketa-eskubidea. Datu pertsonalak zuzenak ez direnean edo osatuak ez direnean zuzentzeko eskatzeko eskubidea duzu.
- Ezabatzeko eskubidea/Ahazteko eskubidea. Datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, egoki deritzozunean.
- Mugatzeko eskubidea. Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea duzu; kasu horretan, lege-errekerimenduko kontuetarako baino ez ditugu gordeko.
- Eramangarritasun-eskubidea. Zure datu pertsonalak erabilera komuneko formatu batean jasotzeko eskubidea duzu, baita beste arduradun bati helarazteko ere, eskaera transmisioa ziurtatzeko moduan egiten bada.
- Aurka egiteko eskubidea. Datu pertsonalak tratamenduaren xede izatearen aurka egin daiteke interes legitimoan oinarrituta.
- Banakako erabaki automatizatuak. Eskubidea duzu tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko, profilak egitea barne, baldin eta horrek zugan ondorio juridikoak eragiten baditu edo antzeko eragin nabarmena badu.
- Erreklamazioa aurkezteko eskubidea. Eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko.
Eskubide horietako edozein erabil dezakezu, edo zure datu pertsonalei buruzko edozein egoera kontsultatu, Datu Pertsonalak Babesteko gure Sailarekin, gure ohiko edozein kontakturen bidez edo info@intergaiak.com helbide elektronikoan.